Gizartea -

Indarkeria bikarioa

Alaba hil eta bere buruaz beste egin du aita batek Madrilen

Espainiako Polizia adingabearen eta aitaren heriotza ari da aztertzen. Zazpi adingabe hil dituzte jada aurten indakeria bikarioagatik.

Alaba eta aita aurkitu dituzten ataria. Argazkia: EFE
Alaba eta aita aurkitu dituzten ataria.
Alaba eta aita aurkitu dituzten ataria. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia hiru urteko adingabe baten heriotza ari da aztertzen Madrilgo erdigunean. Bere aitak hil zuen bart. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen gizonak.

Amak eman zuen abisu atzo 21:15 aldera. Poliziak bertara hurbildu ziren, hiru urteko neskatoaren eta aitaren hilotzak aurkituz. Hipotesi nagusiaren arabera, aitak alabaren bizitzarekin akabatu eta bere buruaz beste egin zuen.

Espainiako Poliziaz gain, Segurtasun Hiritarreko agenteak, Polizia Zientifikoko Delitu Bortitzen Taldekoak eta Homizidiokoak bertaratu dira, ikerketa abiatzeko. Era berean, Summa 112ko psikologoen talde batek adingabearen ama eta amona artatu ditu.

Zazpi adingabe hil dituzte jada aurten indarkeria bikarioagatik (44 2013tik; urte hartan hasi ziren zenbatzen). Beste 28 adingabe umezurtz geratu dira krimen matxisten ondorioz (2013tik 334 adingabe).

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Delituak argazkiak Espainia Gizartea albisteak Indarkeria matxista Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Madril Matxismoa gaur Umeak albisteak