Gizartea -

Iragarpena

Astea eguzkitsu hasiko den arren, bihar euria eta hotza itzuliko dira

Asteartean, tenperatura minimoak ez dira 10 gradura iritsiko, eta 5 gradu ingurukoak izango dira barrualdean.

Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Efe
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Efe
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astea eguzkitsu hasi dugu, baina aldaketa etorriko da bihar bertan, prezipitazioek eta ipar-haizeak tenperaturak jaistea ekarriko baitute, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Aurreko astekoarekin alderatuta, gaur ez da aldaketa handirik espero eta giroa eguzkitsua izango da. Zeruan goi-hodeiak agertuko dira eta baliteke tarteka zerua lausotuta egotea. Hego-haizea indartuz joango da, eta bolada gogorrak izango dira arratsalde-gau partean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; maximoak gradu pare bat jaitsiko dira, baina udaberri itxurako giroak jarraituko du kostaldean, momentuz.

Bihar, ordea, eguraldia aldatu egingo da. Goizean, goi-hodei batzuk agertuko dira, hego-haizea nagusituko da eta giroa epela izango da oraindik. Eguerdi aldera, haizea ipar-mendebaldera aldatuz joango da, kostaldetik hasita, eta hodeiak ugaritu egingo dira. Arratsalde-gau partean, goibel egongo da, euritara joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da. Egunaren amaieran, elur-kota 1.500 metrotik behera koka daiteke, eta iparraldean ekaitzak jo lezake, haize-bolada gogorrekin kostaldean.

Asteazkenetik aurrera, tenperaturak behera egiten jarraituko du, ipar-mendebaldeko haizearekin, eta prezipitazioak ere espero dira. Ostegunean atertu egingo du, baina ostiralean berriro egingo du euria.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak