Gizartea -

Erregetako loteria 2022

Erregetako loteriako batez besteko gastua 20,39 eurokoa da Hego Euskal Herrian

Gastua handiagoa da Bizkaian, 20,39 euroko batezbestekoarekin. Atzetik Araba eta Gipuzkoa ditu, 17 eta 14,8 eurorekin, hurrenez hurren. Azkenik, Nafarroa, 13,64 euroko gastuarekin.

Erregetako loteriaren txartel bat. Argazkkia: EITB Media
Erregetako loteriaren txartel bat.
Erregetako loteriaren txartel bat. Argazkkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak 20,39 euro jokatuko ditu batez beste Erregetako loterian, Espainiako Estatuaren batezbestekoa baino gehiago (17,5 euro). Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) batez beste 22,4 euro jokatuko ditu herritar bakoitzak (iazko kopuru bera); Nafarroan, aldiz, 13,64 euro, batez beste.

Gastua handiagoa da Bizkaian, batez beste 28,7 euro jokatuko baititu bizkaitar bakoitzak, eta Araba (17) eta Gipuzkoa (14,8) ditu atzetik.

Dena dela, esleitutako txartel guztiak salduko balira EAEko herritar bakoitzak gastatuko lukeena adieraziko luke kalkulu horrek. Benetako datua jakiteko salmenta amaitu arte itxaron beharko da (urtarrilaren 6an, 10:00etan).

Erregetako loteriak 700 milioi euro banatuko ditu guztira. Urtarrilaren 6an, osteguna, egingo da zozketa, 12:00etan. Lehenengo saria (sari nagusia) serieko bi milioi eurokoa izango da; bigarrena, serieko 750.000 eurokoa, eta hirugarrena, serieko 250.000 eurokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umearen loteria 2024 egiaztatu Bizkaia Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Euromilioiak albisteak