Gizartea -

KORONABIRUSA

Lau adingabe ospitaleratuta daude EAEn, bi ZIUetan eta beste bi gela arruntetan

Euskadiko ospitaleetan koronabirusagatik ospitaleratutako 699 pertsonetatik lau adingabeak dira.

Basurtuko zainketa intentsiboetako unitatearen argazkia. EFE.
Basurtuko zainketa intentsiboetako unitatearen argazkia
Lau adin txikiko daude erietxean koronabirusarekin; horietako bi, ZIUan

1:29

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau adingabe daude Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan, bi gela arruntetan ospitaleratuta eta beste bi pediatriako zainketa intentsiboetako unitateetan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astearte honetan jakinarazi duenez.

Horrez gain, zehaztu du beste 565 pertsona daudela ospitaleratuta gela arruntetan (357 duela astebete) eta 130 (111) EAEko ZIUetan.

Covid-19ak Euskadin eragindako intzidentzia metatuak markak hautsi ditu berriro astelehen honetan: 100.000 biztanleko 14 eguneko 4.898,55 kasu daude. Indize horrek 2.613 puntu egin du gora astebetean, azken egunean 11.572 kasu atzeman dituzte, eta egindako proben % 40 inguruko positibotasun tasa izan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Umeak Koronabirusa