Gizartea -
Koronabirusa
Gurutzetako Ospitaleak ohe gehiago eta paziente kritikoentzako espazio berri bat prestatu ditu
Hain zuzen ere, 20 bat ohe gehiago jarriko dituzte gela arruntetan, eta beste 10 bat espazio berrian, EITB Mediak jakin duenez.
EITB Media
Gurutzetako Ospitaleak eremu berri bat irekiko du hamar bat oherekin covid-19arekin kutsatutako paziente kritikoak artatzeko, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Horrez gain, beste 20 bat ohe gehiago jarriko dituzte gela arruntetan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo emandako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan 567 pertsona daude ingresatuta gela arruntetan eta beste 132 Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azpimarratu zuenenez, lau adingabeko daude ospitalean covid-19ak jota, horietako bi ZIUn.
Koronabirusak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako intzidentzia metatuak markak hautsi zituen berriro astelehenean: 100.000 biztanleko 14 eguneko 4.898,55 kasu daude. Indize horrek 2.613 puntu egin du gora astebetean, azken egunean 11.572 kasu atzeman dituzte, eta egindako proben % 40 inguruko positibotasun tasa izan du.