Gizartea -

Koronabirusa

Ez da Eskola Kiroleko lehiaketarik egongo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urtarrilaren 28a arte

Goizean egindako bileran Eskola Kirolaren lehiaketarik ez egotea erabaki dute aldundiek, eskumena duten erakundeek.

Eskola kiroleko entrenamendua. Argazkia: EiTB
Eskola kiroleko entrenamendua. Argazkia: EiTB
Eskola kiroleko entrenamendua. Argazkia: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aldundiek eskola kiroleko lehiaketak bertan behera uztea erabaki dute datorren astelehenetik (urtarrilak 10) urtarrilaren 28ra arte. Epe horretan entrenamenduak bakarrik mantentzea erabaki dute, Euskadin pandemia izaten ari den bilakaera dela eta.

Hala jakinarazi dute hiru foru erakundeek ostiral honetan Eusko Jaurlaritzako kideekin izandako bileraren ostean.

Eskola kirolaren arloko eskumen esklusiboa duten hiru erakundeek lehiaketak geldiaraztea erabaki dute, Osasun Sailak ildo horretan emandako gomendioa kontuan hartuta.

Arlo horretako gainerako jarduerak (irakaskuntza- eta jolas-jarduerak) ohi bezala egingo dira.

Joan den asteazkenean, Hezkuntza Sailak covid-19ari aurre egiteko protokoloa eguneratu zuen, eta Gabonetako oporren ostean ikasgeletara itzultzeko neurriak gogortu zituen.

Besteak beste, eskola kirola bertan behera uztea eta entrenamenduak bakarrik mantentzea erabaki zuten, pandemiaren eragin handia dela eta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Eskola kirola Bizkaia Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia azken ordukoa