Itxi

2022/01/08

22:05

Gizartea

eguraldia

Astelehenera arte luzatu dute abisu horia Euskadin, zaparrada bortitzak direla eta

i.l.k. | eitb media

Euri gogorrak espero dira Euskadin, 24 orduan metro karratuko 60 litro baino gehiago pilatu litezkeelarik.

1:30
Olatuengatik eta euriagatik abisu oria Kantauri isurialdean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteleheneko 12:00ak arte luzatu du igande honetan zaparrada iraunkorrengatik aktibatuko duen abisu horia. Metro karratuko 60 litro baino gehiago pilatu litezke 24 orduan.

Era berean, ostiraletik aktibo diraute zenbait abisu horik, 5 olaturaino irits litezkeen olatuak direla eta. Nabigazioari eragin diezaiokete, eta kostaldean inpaktua izan, itsasgorarekin bat etorrita.

Olatuengatik alerta maila hori asteburu osorako dago aktibo eta, Segurtasun Sailak larunbat honetan iragarri duenez, asteleheneko 15:00ak arte arte luzatuko du hori ere, nabigaziorako arriskuagatik. Ostiral honetan, Donostiako buiak 6,9 metrorainoko olatuak hauteman zituen.

Iganderako eta astelehenerako euri zaparrada bortitzak espero dira Kantauri isurialdean, Gipuzkoako ekialdean bereziki.

Euri egun gogorrenak pasata, aste bukaerarako baretzea espero da. Tenperaturek, berriz, behera egitera joko dute asteartetik aurrera.

Uneoro kontsulta dezakezu eguraldiaren inguruko informazio gaurkotua eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;