Itxi

2022/01/09

09:46

Gizartea

koronabirusa

2.000 kasu berri hauteman dituzte Nafarroan, bezperakoen erdia

i.l.k. | eitb media

Larunbateko behin behineko balantzeak ia erdira murriztu ditu aurreko eguneko datuak, 3.245 kasu hauteman zituztelarik. Ostiralean hiru pertsona hil ziren covidagatik, eta 24 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten.

  • Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU. Argazkia: EFE

    Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroa bi mila koronabirus kasu izatetik hurbil egon da larunbat honetan, urtarrilaren 8an. Azken orduetan, 1.964 positibo berri hauteman dituzte. Hala, ia erdira murriztu dira aurreko eguneko datuak; 3.245, azken eguneraketaren arabera.

Iruñea izan da kasu gehien izan dituen gunea, 680 guztira, eta horietako 82 II. Zabalgunean hauteman dituzte. Jarraian doaz Tutera (81), Arrotxapea (74), Burlata (67), Txantrea eta Sarriguren (63), Donibane (62), Tafalla (54), Zizur Nagusia (46), Barañain (43) eta Atarrabia (40).

Aurreko eguneko datuen arabera, hiru hildako izan ziren Nafarroan, eta covid-19ak eragindako 24 ospitaleratze, horietako bi ZIUetan. Hala, ostiralean 221 pertsona zeuden ospitaleratuta, eta 27 ZIUetan.

Gabonen ostean, azken bi asteetako balantzeak 42.000 kasu utzi ditu Foru Erkidegoan.

Bestalde, azken astea eguneko 3.000 kasuren inguruan egonkortu den arren, pilatutako intzidentzia 6.800 kasuan dago, 100.000 biztanleko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;