Itxi

2022/01/10

16:15

Gizartea

NAFARROA

Emakume bat hil dute Tuteran eta hilketa matxista izan den ikertzen ari dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hilotza goizean aurkitu dute eta Foruzaingoa biktimaren bikotekidearen bila dabil. Emakumeak 38 urte zituen eta irakaslea zen Castejongo ikastetxe publikoan. Ikerketa sekretupean jarri dute.

1:39
Tutera. Irudia: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Emakume bat indarkeria zantzuekin hilik topatu dute astelehen honetan Tuterako etxebizitza batean eta Foruzaingoa biktimaren bikotekidearen bila dabil. Hilketa matxista izan daitekeela uste dute.

Emakumearen berririk ez zutela ikusita, poliziak 10:30an inguruan joan dira haren etxera; atea botata, indarrez sartu dira eta orduan aurkitu dute hilotza, ikerketaren iturriek azaldu dutenez.

Polizia judiziala bertaratu da, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman eta ez dute argitu hildakoaren nortasuna zein den. Hala ere, hainbat iturrik zabaldu dutenez, Corteseko bizilaguna zen eta Castejongo eskola publikoko irakaslea zen.

Gorpuak arma zuriz egindako zauriak ditu eta Iruñeko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.

Tuterako epaitegiak ikerketa sekretupean jarri du, Europa Press agentziak aurreratu duenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;