Gizartea -

Uholdeak

Aitor Elexpuru Berako alkatea: "24 familia etxetik atera behar izan ditugu zulo handi bat agertu delako"

Ubide batek gainezka egin du eta zulo handi bat eragin du eraikin baten ondoan, Beran. Arriskua neurtu bitartean, 24 familia etxetik atera dituzte.

Zulo handi batek kaltetutako eraikina Beran. Argazkia: wwww.erran.eus
Zulo handi batek kaltetutako eraikina Beran. Argazkia: wwww.erran.eus
Zulo handi batek kaltetutako eraikina Beran. Argazkia: wwww.erran.eus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 familia etxetik atera behar izan dituzte Beran, ubide batek gainezka eginda, eraikinaren ondoan zulo handi bat agertu eta gero. Eraikinaren egituran kalterik izan den aztertuko dute orain.

Radio Euskadiko Ganbara saioan egindako elkarrizketa batean, Aitor Elexpuru Berako alkateak adierazi du bizilagun guztiak ondo daudela, beraien kabuz atera direla eta orain lasaiago daudela, "hasieran izututa egon badira ere".

Teknikariek premiazko ikuskatzea egin dutela eta astearte goizean beste azterketa bat egingo dutela azaldu du, eraikinaren egoera zein den jakiteko. "Gas hodiren bat lehertzeko arriskua egon daiteke eta ez ur-depositua hustuta dago", ohartarazi du.

Kaltetutako pertsonek beraien senideen edo lagunen etxeetan igaroko dute gaua eta alkateak espero du astearte arratsaldean bueltatu ahalko direla euren bizilekuetara. Edonola ere, erabaki hori txosten teknikoaren arabera hartuko dutela zehaztu du.   

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak