Gizartea -

KORONABIRUSA

Donostiako haur danborradaren inguruko erabakia ostegunera edo ostiralera arte atzeratu dute

Hurrengo egunetan konpainia ezberdinek Udalaren proposamena aztertuko dute eta Donostiako Festaki parte hartuko duten ala ez jakinaraziko diote ibilbide ezberdinetan kokatzeko.

Pandemia aurreko haur danborradaren irudia. Argazkia: EFE.
Pandemia aurreko haur danborradaren irudia. Argazkia: EFE.
Pandemia aurreko haur danborradaren irudia. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako haur danborradaren alternatiba datozen egunetan zehaztea espero da, ostegun arratsaldean edo ostiral goizean, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez.

Udalak eta haur danborradetako ordezkariek bilera egin dute gaur arratsaldean. Bertan, Udalaren proposamena jaso dute, hain zuzen ere, azken egunetan Udalak landutako proposamena haur danborrada ohikoa ez den modu batean, osasun egoerari egokituta, egin ahal izateko.

Parte hartzen duen konpainia kopuruaren arabera, Udalak proposatu du desfile horiek goiz eta arratsaldez egitea indarreko araudiarekin betetzeko.

Hurrengo egunetan konpainia ezberdinek Udalaren proposamena aztertuko dute eta Donostiako Festaki parte hartuko duten ala ez jakinaraziko diote ibilbide ezberdinetan kokatzeko.

Eneko Goia Donostiako alkateak honakoa esan du: "Aurten ezingo dugu San Sebastian eguna behar den bezala ospatu, eta Haur Danborrada izango da San Sebastian egunaren ikurra. Hiriko bost auzotan antolatuko dira desfileak, eta desfile bakoitzak ez du gaindituko kanpoaldean jarduerak egiteko indarreko araudiak ezartzen duen partaide kopurua, hau da, 800 partaide".

Loiolako Erribera, Erdialdea, Gros, Bidebieta eta Antigua auzoak hainbat kale itxiko dituzte haur danborradako konpainiek Sarriegiren doinuekin batera euren danbor eta upelak astintzeko. Hauek dira proposatu dituzten ibilbide itxiak:

-Amara – Loiolako Erriberak: Pablo Gorosabel, Bartzelona hiribidea, Gregorio Ordoñez, Corsarios Vascos, Gregorio Ordoñez, Bartzelona hiribidea, Pablo Gorosabel.

-Erdialdea: Bulebarra, Hernani, Loiola, Arrasate, Getaria, Askatasunaren hiribidea, Idiakez, Legazpi, Bulebarra.

-Gros: Nafarroa Etorbidea, Zurriola, Lapurdi, Zurriola, Nafarroa Etorbidea.

-Bidebieta: Salvador Allende, Serapio Mujika, Julio Urquijo, Serapio Mujika, Salvador Allende.

-Antigua: Zumalakarregi Etorbidea, Tolosa Hiribidea, Mauleon, Tolosa Hiribidea, Zumalakarregi Etorbidea. 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Danborrada 2024