Itxi

2022/01/10

21:22

Gizartea

Koronabirusa

Helduen danborrada ere bertan behera utzi dute Azpeitian

EITB MEDIA

Larunbatean, haurren danborrada bertan behera uztea erabaki zuen Udalak. Donostiak ere bertan behera utzi ditu danborrada guztiak.

  • 2019ko danborrada, Azpeitian. Argazkia: EITB Media

    2019ko danborrada, Azpeitian. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Koronabirusaren pandemia dela eta, Azpeitiako Udalak bertan behera utzi ditu helduen nahiz haurren danborradak eta ez du ekintza alternatiborik antolatuko sansebastianak ospatzeko.

Ostiralean haurren danborradarekin hartutako erabakiaren ostean, gaur bildu dira helduen danborrada antolatzen duten eragileak, eta hori ere bertan behera uztea erabaki dute. "Iritzi eta ekarpen ezberdinak entzun ostean hartu dute erabakia, pena handiz eta adostasunez", adierazi du Udalak ohar bidez.

"2020an, azken aldiz helduen danborrada egin zenean, 30 taldetan banatuta, 1.500 danbor-joletik gora izan ziren sansebastian bezperan, herriko kaleetan", gogoratu dute.

Halaber, kaleetan festaz gozatzeko ehunka herritar biltzen direla eta, beraz, LABIk kanpoko ekintzetan batu daitekeen 800 pertsonako muga "erraz" gaindituko litzatekeela hartu dute kontutan. "Ezinezkoa da danborra egitea", nabarmendu dute.

"Erabakia zaila izan da, baina osasuna lehenetsi eta arduraz jokatzeko hautua egin da", erantsi dute.

Beraz, sansebastianak bertan behera gelditu dira eta Udalak zehaztu du ez dutela inolako ekintza alternatiborik antolatuko.

Gaur argitaratutako datuen arabera, azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa 9.119koa da; eta denbora tarte horretan, 1.388 izan dira positibo eman duten herritarrak.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;