Itxi

2022/01/13

18:20

Gizartea

KORONABIRUSA

Pertsona immunodeprimituei covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia emango zaie

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Osasun Publikoaren Batzordeak azaldu duenez, azkeneko dosia hartu zutenetik bost hilabete igarotzen direnean jasoko dute laugarrena.

  • Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE

    Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pertsona immunodeprimituei covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia emango diete, azkeneko dosia hartu zutenetik bost hilabetera. Hala erabaki dute gaur Espainiako Osasun Ministerioko eta erkidegoetako ordezkariek osatzen duten Osasun Publikoaren Batzordean.

Kolektibo horretan arrisku handiko pertsonak daude: fibrosia kistikoa dutenak, transplantatutakoak, dialisia dutenak edo minbizia daukatenak, besteak beste.  

Horrez gain, Osasun Publikoaren Batzordeak beste bi erabaki hartu ditu ostegun honetan: 18 urtetik gorako pertsonei errefortzurako dosia ematea eta dosi hori jartzeko denbora-tartea sei hilabetetik bostera murriztea.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;