Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak bi hildako eta 2.254 kutsatze berri atzeman ditu

Kutsatze horiek 5.148 proba egin ostean atzeman dituzte, eta % 43,8ko positibotasuna utzi dute.

Erizain bat adineko gizon bati koronabirusa hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Erizain bat adineko gizon bati koronabirusa hautemateko proba egiten
Erizain bat adineko gizon bati koronabirusa hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19agatik izandako positiboek behera egiten jarraitzen dute Nafarroan, baina bi milatik gora dira oraindik, 2.254 kasu zenbatu baitituzte ostegun honetan, baita bi heriotza eta 15 ospitaleratze ere, hiru ZIUetan, Foru Gobernuaren datuen arabera.

Kasu berriak aurreko egunekoak baino gutxiago dira, orduan 2.674 kasu zenbatu baitziren eta % 45,2ko positibotasuna. Asteartean 2.999 kasu izan ziren (% 43,6), astelehenean 3.507 kasu (% 49,3), igandean 2.200 kasu (% 59,6ko positibotasuna), larunbatean 2.021 positibo berri (% 51,7), ostiralean 3.082 kutsatze (% 47,1eko positibotasuna) eta joan den asteko ostegunean 1.782 kasu (% 54,4).

Txertoei dagokienez, atzo 7.232 eman ondoren, guztira jarritako dosiak 1.282.350 dira, eta pauta osoa duten 541.834 pertsona daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak albisteak Koronabirusa olatu berria