Gizartea -
TRAFIKOA
Auto ilara luzeak A-15ean, Mugiro inguruan, kamioi batek zama galdu ostean
AP-68 errepidean, Zuian, Gasteizera bidean, bi autok istripua izan dute eta pertsona bat zauritu da. Halaber, N-636 errepidean, Kanpanzar mendatean, luizi bat gertatu da, eta, ondorioz, errei bat itxi dute.
Onintza Aiestaran | EITB Media
Kamioi bat irauli da gaur goizean A-15 errepidean, Mugiro inguruan (Nafarroa), eta zama bidea oztopatzen geratu da. Hori dela eta, auto ilara luzeak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
AP-68 errepidean, Zuian, Gasteizera bidean, bi autok istripua izan dute, eta larrialdietarako zerbitzuek bertaratu behar izan dute. Pertsona bat zauritu da istripu horretan.
Bestalde, N-636 errepidean, Kanpanzar mendatean, luizi bat gertatu da, eta, ondorioz, errei bat itxi dute. Ondoren, izotza tarteko, auto batek ezbeharra izan du. Hori guztia dela eta, arretaz gidatzeko aholkatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.