Itxi

2022/01/14

11:17

Gizartea

Zehapena

6.000 euroko isuna La Pollako biraren arduradunei, osasun neurriak ez betetzeagatik Gasteizen

I. G. | EITB MEDIA

Osasun Sailak gehienezko zigorra ezarri die antolatzaileei, covid ziurtagiria ez eskatzeagatik eta maskara erabiltzeko betebeharra ez errespetatzeagatik.

  • Taldearen kontzertu bat

    Taldearen kontzertu bat. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasun Sailak 6.000 euroko isuna ezarri die La Polla Records musika taldearen biraren antolaketaren arduradunei, Gasteizen eskainitako kontzertuetan covid ziurtagiria ez eskatzeagatik eta maskara erabiltzeko betebeharra ez betetzeagatik.

Hala, abenduaren 17an eta 18an Arabako hiriburuan eskainitako kontzertuetan egindako arau-hausteengatik, osasun-araudian jasotako zehapenik handiena ezarri dio Sailak.

Osasun Sailak azaldu duenez, "bi egunetan, Euskadi larrialdi egoeran zegoen"; beraz, 3.000 euroko isuna jarri die kontzertu bakoitzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;