Gizartea -

GORENEKO BEREIZGARRIA

Bikaintasunaren Europako zigilua lortu dute Gasteizek, Bilbok, Basaurik, Eibarrek, Andoainek eta Urnietak

Aurretik Legazpik, Bermeok, Ermuak, Laudiok, Irunek eta Leioak ere eskuratu dute bereizketa hau. Eudeleko presidenteak nabarmendu duenez, sari hori "gure toki-erakundeak indartsuago eta jasangarriago egiteko tresnarik onena da".

Andre Maria Zuriaren plaza Gasteizen. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia
Andre Maria Zuriaren plaza Gasteizen.
Andre Maria Zuriaren plaza Gasteizen. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko, Bilboko, Basauriko, Eibarko, Andoaingo eta Urnietako udalek Europako Kontseiluak ematen duen Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako Zigilua (European Label of Governance Excellence, ELoGE) lortu dute. Eudel-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Europako Kontseiluak ematen duten saria da.

Europa mailan udalei ematen dieten bereizgarri gorena da, eta gobernantza onaren 12 printzipioak erabili ditu oinarrian Europako Kontseiluak zigilua emateko, besteak beste, kalitatea eta berrikuntza aitortuta.

Sei udalerri horietako alkateek Gorka Urtaran Eudeleko presidentearen eskutik jaso dute saria asteazken honetan. Urtaranek nabarmendu duenez, "zigilua tresnarik onena da gure toki-erakundeak indartsuago eta jasangarriago bihurtzeko".

Europako "label" saria emateko ekitaldian, Alina Tatarenko Europako Kontseiluko gobernantza-buruak ere parte hartu du telematikoki.

Eudelek nabarmendu duenez, Europako Kontseiluaren autoebaluazio-sistema zorrotza baliatuta ematen den aintzatespena da, udal-kudeaketa eraginkorra eta jasangarria bultzatze aldera.

Orain arte, Europako 127 tokiko gobernuk dute Europako Kontseiluaren bereizgarri hori, eta "zerrenda esklusibo" horretan daude Euskadiko udal horiek; Estatuan, Kataluniako Parets del Valles herria bakarrik ageri da zerrenda horretan. Gaur nabarmendutako sei udalerriekin batera, Legazpi, Bermeo, Ermua, Laudio, Irun eta Leioa ere ageri dira saritutako udalerrien artean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Bilbo Basauri Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Eibar Euskal Autonomia Erkidegoa Europako herrialdei buruzko albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Andoain Urnieta Albisteak EUDEL gaur