Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Autotest positiboak jakinarazi behar dituztela gogorarazi die Dariasek erkidegoei

Agentziak | EiTB Media

Euskal Autonomia Erkidegoak, adibidez, ez ditu farmazietan erosten diren proba diagnostikoen positiboak jakinarazten.

  • Carolina Darias Osasun ministroa. Argazkia: EFE

    Carolina Darias Osasun ministroa. Argazkia: EFE

Test autodiagnostikoen positiboak jakinaraztera derrigorturik daudela gogorarazi die Carolina Darias Osasun ministroak erkidegoei, pazientearen historia klinikoan agertu behar direlako covid-19a igaro dutela jakiteko.

Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Kontseiluan Osasun arduradunak ohartarazi ditu ministroak. Ondoren, prentsaurrekoan, Ministerioa txertaketa ziurtagirietan antigeno testak onartzeko lanean ari dela esan du Dariasek; izan ere, orain PCR probak bakarrik jasotzen dituzte.

Euskadi, Madril eta Andaluzia erkidegoek, esaterako, ez dituzte farmazietan erosten diren proba diagnostikoen positiboak jakinarazten.

Urtarrilean erabilera profesionaleko bost milioi antigeno test erosteko premiazko kontratua sinatu duela iragarri du ministroak, omikron aldaeraren eraginez kutsatuen kopuruak gora egin duelako eta erkidegoen eskaria areagotu delako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena