Gizartea -

Eliza

Espainiako Elizak bereak ez diren 1.000 ondasun inguru itzuliko ditu

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Juan Jose Omella gotzain-batzarreko presidenteak bilera egin dute goizean, eta immatrikulatutako ondasunak erregularizatzeko akordioa egin dute.

Pedro Sanchez eta Juan Jose Omella kardinala. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Juan Jose Omella kardinala. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Juan Jose Omella kardinala. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak eta gotzain-batzarrak akordio bat egin dute Elizarenak ez diren 1.000 ondasun inguru beren jabeei itzultzeko.  

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Juan Jose Omella gotzain-batzarreko presidenteak bilera egin dute goizean, eta immatrikulatutako ondasunak erregularizatzeko ituna  egin dute.

Agiri bateratu batean azaldu dutenez, bi erakundeek batzorde bat eratu zuten gai honi irtenbide bat emateko eta joan den abuztutik elkarlanean aritu dira.

Espainiako Gobernuak tokian tokiko administrazioekin jarriko da harremanetan ondasun horiek zeintzuk diren jakinarazteko eta erregularizazio prozesuak abian jartzeko.

Elizak azpimarratu du prozesu horietan laguntzeko prest dagoela eta bereak ez direla aitortutako 1.000 ondasun horiek zeintzuk diren publiko egingo duela. Alabaina, hori noiz izango den ez dute zehaztu.

Espainiako Gobernuak joan den urteko otsailean Kongresura eramandako dokumentuaren arabera, Elizak 34.491 ondasun bereganatu zituen 1998 eta 2015 urteen artean.

Horietatik 20.014 elizak edo tenpluei lotutako eraikinak dira. Gainerakoak, berriz, lursailak, etxebizitzak edo lokalak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Nafarroa gaur Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa