Gizartea -

Indarkeria matxista

LABek salatu du Sopelan etxekoandre bati egindako sexu erasoa ez dela "gertarera isolatu bat"

Halaber, ostegunean, 19:00etatik aurrera, udaletxeko plazan egingo duten protesta ekitaldian parte hartzeko deia egin du sindikatuak.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak salatu du Sopelan etxekoandre bati egindako sexu erasoa ez dela, sektore horretan, "gertarera isolatu bat", eta agerian uzten duela gizarteak langile horiekin duen "zor historikoa".

Ohar batean, sindikatuak adierazi du astelehenean salatutako bortxaketak "etxekoandreek eta zainketa lanetan ari diren emakumeek jasaten duten matxismoa, arrazismoa eta klasismoa" islatzen duela. "Asko eta asko beste herrialde batzuetatik iritsitakoak dira, eta abusu eta eskubide urraketak jasaten dituzte, gizartearentzat ezinbestekoa den lan bat egiten ari diren bitartean", kritikatu du LABek.

"Bat ikutuz gero, guztiak ikutzen dituzte" gogoratu ostean, sindikatuak erantsi du etxeko lanetan indarkeria ekonomikoa, instituzionala eta sexuala uztartzen direla, eta "ez dugu horren gaineko gogoetarik egiten".

Horregatik, emakume horien egoera salatu eta administrazioei eskatu diete "erantzukizun politikoa beren gain hartzeko".

Bestalde, enplegua eta lan baldintza duinak aldarrikatzearekin batera, ostegunean, 19:00etatik aurrera, udaletxeko plazan egingo duten protesta ekitaldian parte hartzeko deia egin du sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Sopela Bizkaia LAB Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Matxismoa