Gizartea -

Zientzia

20 minututik behin energia igortzen duen inoiz ikusi gabeko objektu bat aurkitu dute Esne Bidean

Lurretik 4.000 argi urtera dago objektu "bitxi" hori. Ikertzaileek uste dute neutroi izar bat izan litekeela.

20 minututik behin energia igortzen duen inoiz ikusi gabeko objektu bat aurkitu dute Esne Bidean
20 minututik behin energia igortzen duen inoiz ikusi gabeko objektu bat aurkitu dute Esne Bidean
Inoiz ikusi gabeko objektu distiratsu bat aurkitu dute Esne Bidean

1:30

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogei minututik behin energia igortzen duen objektu "bitxi" bat aurkitu du ikertzaile talde batek Esne Bidean. Orain arte astronomoek ikusi gabeko objektu bat da, hain zuzen ere, aipatutakoa. Susmoa dute neutroi izar bat izan litekeela, Nature aldizkariak jakitera eman duenez.

Espazioan bira ematean, objektu horrek erradiazio sorta igortzen du, eta hogei minututik behin zeruko energia iturri distiratsuenetakoa da.

Ikerketa ikuskatzen ari den Natasha Hurley-Walker astrofisikan doktorearen arabera, ez da objektu finko bat, agertu eta desagertu egiten da. "Ezustekoa izan da guretzat", esan du. "Astronomoentzat izugarria izan da, orain arte ez dugulako parekorik ikusi. Gainera, Lurretik oso gertu dago, 4.000 argi urtera", zehaztu du.

Australiako Curtin Unibertsitatean doktore tesia egiten ari den Tyrone O'Doherty ikertzaileak aurkitu zuen objektua, Murchison Widefield Array (MWA) teleskopioa erabilita eta berorrek garatutako teknika berri batez baliatuta. "Zirraragarria da iaz atzeman nuen iturria objektu hain bitxia dela konturatzea", aitortu du O'Dohertyk. 

Itzali eta pizten diren objektuak, objektu iragankorrak, ez dira berriak astronomoentzat. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Lurra Unibertsoa