Gizartea -

KORONABIRUSA

Espainiako Estatuan sartzeko antigeno testak 24 orduan iraungiko dira aurrerantzean

Europar Batasunaren gomendio bat tarteko laburtu du antigeno testen balioa Osasun Zuzendaritza Nagusiak.

Bidaiari bat Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan. Artxiboko irudia: EFE
Bidaiari bat Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan
Bidaiari bat Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan. Artxiboko irudia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Espainiako Estatuan sartzeko egindako antigeno testak 24 orduan iraungiko dira, eta ez orain arte bezala 48 ordutan. Hala argitaratu du Espainiako Aldizkari Ofizialak astearte honetan.

Europar Batasunaren gomendio bat tarteko laburtu du antigeno testen balioa Osasun Zuzendaritza Nagusiak. Test hauek egin dituen pertsonaren izen-abizenak adierazi behar ditu, lagina hartutako egunaren data, egindako test mota zein den eta zein herrialdetan egina dagoen.

Pasaden uztailaren 9an beste aldaketa bat onartu zen, eta baliozkotzat hartu ziren Espainiara iritsi aurreko 48 orduetan lortutako antigeno testen ziurtagiriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Foronda albisteak Bidaiak Txertoak Hondarribiko aireportua COVID kasuak Iruñea-Noain aireportua