Gizartea -

Koronabirusa

Otsailaren 11tik aurrera zabalik egongo dira gaueko tabernak Katalunian

Taberna eta dantzalekuek ez dute edukiera mugarik izango, eta bezeroek ez dute horietan covid ziurtagiririk beharko.

Otsailaren 11tik aurrera zabalik egongo dira gaueko tabernak Katalunian. EFEren artxiboko argazkia
Otsailaren 11tik aurrera zabalik egongo dira gaueko tabernak Katalunian. EFEren artxiboko argazkia
Otsailaren 11tik aurrera zabalik egongo dira gaueko tabernak Katalunian. EFEren artxiboko argazkia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaueko tabernek otsailaren 11n irekiko dituzte berriro ateak Katalunian, edukiera muga barik eta covid ziurtagiria aurkezteko beharrik gabe, bertako Gobernuak astearte honetan jakinarazi duenez.

Kataluniako Gobernuak egindako bileraren osteko prentsaurrekoan, Patricia Plaja eledunak eman du albistearen berri. Orduan iragarri du covid-19aren pandemiak gehien zigortu duen sektorea normaltasunera itzuliko dela hamar egun barru.

Plajak nabarmendu du Gobernuak altxatu duen "azken murrizketa" dela aipatutakoa. Hortaz, "seigarren agerraldia baino lehen zuen agertokira itzuliko da berriz Katalunia", Plajaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aisia Tabernak Koronabirusa