Gizartea -
Araba
Elkarretaratzea deitu dute larunbatean Laudion, hizkuntza eskakizunen inguruko epaia salatzeko
Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzak elkarretaratze bateratua antolatu dute larunbaterako, 12:30ean, Laudioko Herriko Plazan.
Agentziak | EITB MEDIA
Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzak elkarretaratzera deitu dute larunbatean, otsailaren 5ean, Laudion (Araba), aste honetan Gasteizko epaile batek langile publikoen hizkuntza eskakizunen gainean emandako epaiaren aurrean desadostasuna agertzeko.
Horrela, euskal hiztunen eskubideen aurkako "botere judizialaren oldarraldiari batasunezko erantzuna emateko deia" egin diete eragile sozial eta politiko guztiei.
Horretarako, Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzak elkarretaratze bateratua antolatu dute larunbaterako, 12:30ean, Laudioko Herriko Plazan, "Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!" lelopean.