Gizartea -

INAUTERIAK

Donostiako inauterietako desfilea bitan banatzea aztertzen ari dira Udala eta konpartsak

Xehetasun gehiagorik eman gabe, inauterietako bi desfile txikiago egitearen alde agertu da Eneko Goia alkatea jende pilaketa handiak saihesteko.

Inauteriak Donostian. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Inauteriak Donostian
Inauteriak Donostian. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udala eta Donostiako konpartsak inauterietako desfilea bitan banatzea aztertzen ari dira, jende pilaketa handiak saihesteko.

Eneko Goia Donostiako alkateari inauterien inguruan galdetu diote astearte honetako udal gobernuaren bilkuraren osteko prentsaurrekoan. Azaldu duenez, Donostia Festak hizketan eta lanean ari da "festan ateratzen direnekin".

"Oraintxe bertan ez daukat xehetasun gehiagorik eskaintzeko", gaineratu du.

Hala ere, konpartsen iritzia ezagutu ostean emango du Udalak bere azken erabakiaren berri, "ziurrenik datorren astean", horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Euskal hiriburuak Gipuzkoa Eneko Goia albisteak EAE albisteak Inauteriak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak