Gizartea -

SARIAK

Foru Gobernuak Nafarroako COCEMFEri eman dio 2022ko Berdinna Saria

Nafarroako Gobernuak nabarmentzen dituen merezimenduen artean dago "emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde egindako lana, desgaitasunaren esparruan bereziki".

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du asteazken honetan, Nafarroako COCEMFE erakundeari Berdinna 2022 saria emateko, "emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde egindako lanagatik, desgaitasunaren arloan bereziki".

Desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea, autonomia eta bizimodu independentea hobetzeko lan egiten duen federazioa da COCEMFE.

Foru Gobernuak nabarmentzen dituen merezimenduen artean dago "desgaitasunaren eremuan emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko konpromisoa, oraindik ere gehiago isolatzen dituena eta gertatzen ari zaiena kontatzea zailtzen duena".

Maria Chivite Nafarroako presidenteak martxoaren 8an emango dio saria, Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Berdinna saria, 3.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du, 2018an sortu zuen Foru Gobernuak, eta helburua da jendaurrean nabarmentzea eta aitortzea Nafarroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jarduna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite Desgaitasuna