Gizartea -

Indarkeria matxista

22 urteko gizon batek 14 urteko neskato bat hil du Jaenen

Gazteak berak larrialdietara deitu du bart Alcala la Real herrian izandako hilketa matxista aitortzeko.

Guardia zibilaren hainbat patruila, hilketaren lekuan. Argazkia: EFE
Guardia zibilaren hainbat patruila, hilketaren lekuan.
Guardia zibilaren hainbat patruila, hilketaren lekuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 22 urteko gizon bat atxilotu du Alcala la Real (Jaen) 14 urteko neskato bat hil duelakoan, ikerketa iturriek jakinarazi dutenez.

Argitzeke dago hiltzaileak eta biktima adingabeak harremanik zuten.

Gazteak berak larrialdietara deitu du bart, 22:00ak aldera, hilketa aitortzeko. Guardia Zibilak darama kasua.

Handik gutxira topatu dute biktimaren gorpua, Alcala la Real herriko Fortaleza de la Mota gaztelutik gertu. Hilotzak ez zuen labankada edo indarkeria zantzurik, eta uste dute itota hil zela. Datozen orduetan autopsia egingo diote gorpuari, eta horrek zehaztuko du nola hil duten.

Alcala la Realeko alkateak hilketa deitoratu du. Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bilera egin du goizean eta hilketa salatzeko hiru dolu egun ezarri eta elkarretaratze bat deitu du.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Gazteak