Gizartea -

KORONABIRUSA

Lau pertsona hil dira Gipuzkoako egoitzetan covid-19aren ondorioz azken astean

37 pertsona hil dira azaroaren 29tik Gipuzkoako egoitzen sarean. Bestalde, 265 positibo daude gaur egun; hau da, aurreko astean baino 134 gutxiago.

Txertaketa adineko egoitzetan. Argazkia: EFE.
Txertaketa adineko egoitzetan
Txertaketa adineko egoitzetan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako egoitzen sareko lau erabiltzaile hil dira azken astean covid-19aren ondorioz; beraz, 37 pertsona hil dira azaroaren 29tik pandemiaren seigarren olatuan.

Eider Mendoza Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez, 265 positibo daude gaur egun, aurreko astean baino 134 gutxiago, 26 zentrotan banatuta.

Kutsatutako 265 pertsonei dagokienez, 104 Foru Aldundiak gaitutako erreferentziazko zentroetan daude.

Mendozak zehaztu duenez, azken astean 200 kasu berri atzeman dituzte, eta 330 egoiliarrek gainditu dute covid-19a.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Gipuzkoako Foru Aldundia Adinekoak gaur