Gizartea -

KORONABIRUSA

Covid-19ak Euskadin eragindako heriotzen kopuruak oso altua izaten jarraitzen du: 84 pertsona astebetean

14 eguneko intzidentzia metatuak jaisten jarraitzen du, eta 741,42 kasukoa da. Ospitaleetako okupazioa behera egiten ari da poliki-poliki, eta R0 indizea, berriz, gora.

Basrtuko ospitaleko ZIUa. Artxiboko argazkia: EFE.
Basrtuko ospitaleko ZIUa
Basrtuko ospitaleko ZIUa. Artxiboko argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19ak Euskadin hildako pertsonen kopuruak altua izaten jarraitzen du, 84 pertsona hil baitira otsailaren 14tik 20ra bitarteko astean. Hala ere, astebete lehenago izandako 108 heriotzen azpitik dago.

Osasun Sailak pandemiaren datuak eguneratu ditu astelehen honetan: 100.000 biztanleko 14 eguneko 741,42 kasuko intzidentzia metatua izan da, eta astebete lehenago, berriz, 1.393,32 kasukoa zen.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak du adierazle onena (701,37 kasu), eta Araba (708,41) eta Gipuzkoa (796,99) daude ondoren.

Igande honetan, 417 kutsatu atzeman dituzte, duela zazpi egun atzemandako 688 positiboen azpitik. Hala ere, 2.884 proba diagnostiko egin dituzte, eta positibotasun-tasa % 14,5era jaitsi da. Asteko kutsatzeen kopuruak ere erdira jaitsi dira, aurreko asteko datuekin alderatuta; izan ere, zazpi egun horietan 5.888 kutsatu zenbatu dituzte, eta aurrekoan, berriz, 10.421.

7 eguneko intzidentzia-tasa metatuak (epe laburragora covid-aren bilakaera adierazten du) behera egiten jarraitzen du, eta 267,67 kasu daude 100.000 biztanleko, duela astebete 473,7 kasu izan ondoren.

Era berean, gela arruntetan ospitaleratutako pertsonen kopurua duela astebete baino txikiagoa da, 374tik 273ra jaitsi baita, eta atzo duela astebete baino bederatzi pertsona gutxiago zeuden zainketa intentsiboetako unitateetan, 65 baitzeuden.

Aldiz, R0 indizea neurtzen duen birsorkuntza indizeak gora egin du hirugarren egunez jarraian, eta 0,75ean dago, aurreko asteko 0,69aren gainetik, eta '1' baliora hurbiltzen ari da (hortik aurrera, pandemia hedatzen ari dela uste da). Araban (0,63) Gipuzkoan (0,76) eta Bizkaian (0,78) baino txikiagoa da R0 indizea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Osasun larrialdia Covid pasaportea