Gizartea -

Eguraldia

Eguraldi egonkorra eta eguzkitsua datozen egunetarako

Tenperatura freskoak edo hotzak izango dira goizeko lehen orduetan, baina termometroak 15 gradura hurbilduko dira erdiko orduetan.

Bilbo, egun eguzkitsu batean. EITBren artxiboko irudia.
Bilbo, egun eguzkitsu batean. EITBren artxiboko irudia.
Bilbo, egun eguzkitsu batean. EITBren artxiboko irudia.

O. P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meteorologia agentziek, oro har, eguraldi eguzkitsua eta egonkorra aurreikusi dute euskal lurralde osoan datozen egunetarako.

Bart goizaldean bezala, ostiraletik larunbaterako gauean ere minimoak oso freskoak edo hotzak izango dira, Euskalmeten arabera, eta baliteke zeroz azpiko tenperaturak izatea Nafarroako hegoaldean eta Pirinioetan, Aemeten iragarpenaren arabera. Hala ere, orduak igaro ahala, termometroek 15 gradutik gorako balioak markatuko dituzte EAEko hegoaldean; kostaldean zertxobait baxuagoak izango dira.

Igandean, hodeiak ugaritu egingo dira euskal lurralde osoan, baina ez du prezipitaziorik utziko, tantaren bat asko jota, eta termometrok behera egingo dute apurtxo bat.

Astelehenean, ordea, gora egingo dute berriro, eta gorantz jarraituko dute aste osoan zehar. Asteazkenean eta ostegunean, 20 ºC inguruko tenperaturak izan daitezke, bai EAEn, bai Nafarroan, bai Iparraldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak