Gizartea -

Koronabirusa

Txertoa jaso ez duten gertuko kontaktuek ere berrogeialdirik ez egitea aztertuko dute

Neurri horrek bereziki 5 eta 11 urteko haurrei egingo lieke mesede, txertaketa tasa baxua baita adin tarte horretan.

Haur-txertaketa. Argazkia: Efe
Haur-txertaketa. Argazkia: Efe
Haur-txertaketa. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek COVID-19 positiboen gertuko kontaktuek, txertatuta egon ala ez, berrogeialdirik ez egitea proposatuko dute Osasun Publikoaren Batzordean, Europa Press agentziak Ministerioko iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Berrogeialdiak jada ez dira derrigorrezkoak txertoa jaso dutenentzat, baina kasu positiboarekin harremana izan eta hurrengo 10 egunetan etxetik kanpoko jarduerak mugatzeko eta musukoa "etengabe" erabiltzeko gomendioarekin.

Hori horrela, eta Espainiako Estatuan 12 urtetik gorakoen % 91,1 txertatuta dagoelarik, neurri berriak 5 eta 11 urte arteko haurrei egingo lieke mesede, oraindik txertatze tasa baxua baita adin tarte horretan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa