Itxi

2022/01/10

16:19

Gizartea

Koronabirusa

Hiru kasu baino gehiago atzeman arte ez legoke berrogeialdirik Euskadiko eskoletan

EiTB Media

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean jakitera eman duenez, gela berean hiru kutsatze gertatuta ez da koarentenarik ezarriko, eta hirutik gora ikastetxe horri dagokion osasun eremuak erabakiko du.

1:34
Ikasleak ikastetxe atarian. Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hiru kasu atzeman arte ez legoke berrogeialdirik Euskadiko eskoletan, eta hirutik gora ikastetxe horri dagokion osasun eremuak erabakiko du. Kutsatzerik egonez gero, gela bakoitzaren egoera zehatza aztertuta erabakiko du Osasun Sailak, gela osoa etxera bidali, ala aurrez aurreko eskolekin jarraituko ote den.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean jakitera eman duenez, gela berean hiru kutsatze gertatuta ez da berrogeialdirik ezarriko.

Hezkuntza Sailak ikastetxeetara bidalitako oharrean zehazten denez ikasgelan positibo bat egonez gero, gaixotasun  bat edukitzeagatik zaurgarriak diren ikasleak soilik egin beharko dute proba eta koarentena.

Osasun Publikoaren Batzordeak zazpi eguneko epean edo laburragoan 5 covid-19 kasu edo ikasleen % 20 kutsatuta dauden ikasgelek berrogeialdia egitea aholkatuko zuen iragan ostiralean.

Soilik sare publikoan 800 irakasleren bajak ordezkatu behar izan ditu Hezkuntza Sailak, eguberri osteko eskolak bermatu ahal izateko, iaz halako lau.  Aurrez aurreko eskolei eustea du lehentasun Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak.

6-12 urte bitarteko hamar ikasletik lau txertoaren lehen dosia jasota itzuli da ikastetxera oporren ostean. Hezkuntza sailburuak gurasoei seme-alabak txertatzeko eskatu die, eguberrien aurretik itxitako gelen % 97a txertatu gabeko ikasleena zela argudiatuz.

Urtarrilean azterketak dituzten EHU eta Deustuko Unibertsitateko ikasleei lasaitasun mezua igorri die kutsatuz gero azterketak bermatuta dituztela ziurtatu du Bildarratz sailburuak.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;