Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Bikotekidea hil du gizon batek Toledon

Gertakaria 09:00ak aldera izan da, emakumea lanpostura zihoala, Maqueda udalerrian. Herritar batek ohartarazi dio Guardia Zibilari, tiro bat entzun ondotik.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek ustez bere bikotekidea hil du A-5 autobiako zerbitzugune batean, Maquedan (Toledo), Guardia Zibilaren iturrien arabera. Zantzu guztien arabera indarkeria matxista kasu bat da.

Gertakaria 09:00ak aldera izan da, A-5eko 74. kilometroan, emakumea lanpostura zihoala. Herritar batek ohartarazi dio Guardia Zibilari, tiro bat entzun ondotik.

Guardia Zibilaren Polizia Judizialeko agenteak bertaratu dira, eta, adierazi dutenez, badirudi indarkeria matxistako kasu bat dela, gizon eta emakumearen artean harremana zegoelako edo egon zelako.

Aurretik, baina, ez zegoen ez salaketarik eta gizonak ez zuen genero-indakeriarekin zer ikusia zuen bestelako aurrekaririk. Poliziak jakinarazi duenez, emakumea hil ondoren gizonak bere buruaz beste egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak