Gizartea -

Prentsa askatasuna

Pablo Gonzalezen inkomunikazioa gaur bukatzea espero du sendiak

Polonian atxilotutako kazetariaren emazteak azaldu duenez, Espainiako Gobernua ez da haiekin harremanetan jarri, baina kontsulatura atxiloketaren inguruko "hitzezko komunikazio ofiziala" heldu da.

Pablo Gonzalez.
Pablo Gonzalez.
Pablo Gonzalez.

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Gonzalez, Polonian Ukrainako gerraren ondorioak kontatzen lanean zegoela atxilotutako kazetaria, inkomunikatuta dago oraindik. Familiak Poloniako agintariek inkomunikazioarekin gaur bukatzea espero dute. "Ezin dut konfirmatu, abokatuak ez didalako deitu esanez azkenean lortu duela berarekin egon", esan du Oihana Pavel emazteak Radio Euskadin.

Pavelek ez daki ezer bere bikoteaz, eta faltan botatzen du Espainiako agintarien informazioa. Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetako Ministerioa ez da familiarekin kontaktuan jarri. Bai, ordea, Eusko Jaurlaritza, Kanpo Harremanetarako idazkaritzaren bitartez.

Informazioa, edozein kasutan, Jon Iñarritu EH Bilduko senatariaren bitartez jasotzen ari da. Konfirmatu dionez, kontsulatuari "hitzezko komunikazio ofiziala" heldu zaio atxiloketaren inguruan. Idatzizko komunikazioaren zain daude, kontsulatuaren laguntzan martxan jartzeko.

Pavelek baieztatu du CNIren agenteek bere etxera joan zirela Gonzalezen inguruan ikertzeko, eta galdetu zioten "Gara-ko ohiko kazetaria zen, jatorri errusiarrekoa zen, errusieraz hitz egiten zuen, Sobiet Batasunaren osteko espazioan aditua den… Dena nahastu zen esateko Ukrainaren interesen aurka egiten ari zela".

Bere abokatu Gonzalo Boyek esan dionez, tramiteak geldituta daude "Poloniako Gobernuak oztopoak besterik ez dituelako jartzen". Atzo, legearen kontra aritze egotzi zion Poloniari.

Pavelek kontatu du Poloniara joateko prest dagoela, beharrezkoa bada, baina momentuz etxean dago. "Adin txikiko hiru seme-alaba ditugu hemen, eta lehenik haiekin egon behar naiz", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kazetaritza Errusia-Ukraina gerra Polonia azken ordukoa