Gizartea -
Bostwanako bidaia
Erregea: 'Asko sentitzen dut, ez dut berriro egingo, hanka sartu dut'
Espainiako erregeak adierazpen labur bat egin du alta jaso ondoren: "Asko sentitzen dut, ez dut berriro egingo, hanka sartu dut".
Erredakzioa
Juan Carlos Espainiako erregeak alta jaso du gaur eguerdian, larunbatetik San Juan ospitalean egon ondoren. Egun horretan ebakuntza egin zioten, Botswanan zegoenean eskuineko aldaka hiru zatitan hautsi eta gero. Ospitaletik ateratzean adierazpen labur bat egin du kazetarien aurrean: "Asko sentitzen dut, ez dut berriro egingo, hanka sartu dut". Lanera bueltatzeko gogoekin dagoela gaineratu du erregeak.
Ospitaleko mediku taldeari jasotako harreta eskertu dio erregeak.
Ebakuntza Madrileko San Jose ospitalean egin zioten. Aldakaren haustura artikulazio horretan duen artrosiari lotuta dago. Ondorioz, aldakan protesi bat jarri diote.
Javier de Joz medikuak ez du zehaztu ze ordutan aterako den erregea ospitaletik. "Eguneroko mugimenduak egiteko gai da, inolako laguntzarik gabe", adierazi du.
Ez dute Froilanen istripua aztertuko
Soriako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiko epaileak Jaime de Marichalar ikertzeko ireki zen prozesuaren behin behineko artxiboa erabaki du.
Erregearen bilobak, Felipe Juan Froilanek, eskopetarekin izan zuen istripua ikertzen zuen prozesuak, izan ere, aitarekin zegoen oinean tiro hartu zuenean.
Iturri juridikoek berretsi dutenez, epaileak ez du arduragabekeria larririk ikusi.