Gizartea -

Hilketa matxista bikoitza

Gasteizen bi emakume hil zituen gizonak azpikeriaz eta basakeriaz egin zuela ebatzi du epaimahaiak

Gizonak emazte eta amaginarreba ohiak hil zituen 2018an. Epaimahaiak ez du onartu buruko arazoak zituela.

Gasteizen, emazte eta amaginarreba ohiak hiltzea egotzita auzipetutako gizona. Argazkia: EFE
Gasteizen, emazte eta amaginarreba ohiak hiltzea egotzita auzipetutako gizona. Argazkia: EFE
Gasteizen, emazte eta amaginarreba ohiak hiltzea egotzita auzipetutako gizona. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zinpeko epaimahaiak erruduntzat jo du Gasteizen emazte eta amaginarreba ohia labankadaz hil zituen gizona. Gainera, azpikeriaz eta basakeriaz egin zuela ebatzi dute, eta ez dute onartu akusatuak buruko arazoak zituela. Gertariak 2018ko apirilaren 20an.  

Epaiketa atzo amaitu zen Arabako Lurralde Auzitegian, otsailaren 28an abiatu eta gero.

Epaimahaiko kideek genero larrigarria egotzi diote, eta emazte ohiaren kasuan, ahaidetasuna ere kontuan hartu dute.

Horrez gain, bikotekide ohiaren kontra basakeria fisikoa eta amaginarrebaren aurka basakeria psikikoa erabili zituela ebatzi dute.  

Epaimahaiak bere ebazpena eman ostean, orain epaileak erabakiko du zigorra.

Fiskaltzak 50 urteko kartzela-zigorra eskatzen du gizonarentzat, ahaidetasun, genero eta basakeria larrigarriak kontuan hartuta.

Akusazio partikularrak 55 urteko espetxealdia galdegin du; eta herri-akusazioak -Clara Campoamor elkartea-, 60 urte.

Defentsak, berriz, 8 urteko zigorra eskatzen du, homizidioa izan zela eta buruko arazoak izan zituela argudiatuta.

Epaiketan, akusatuak adierazi zuen "burua galdu" zuela bi emakumeekin liskarra izan ostean, eta bere abokatuak azpimarratu zuen dibortzioak "trauma bat" eragin ziola eta bi semei eman beharreko pentsioaren harira bikotekidearekin izan zuen desadostasunak bere osasun mentalari eragin ziola.

Atzoko saioan, akusatuak esan zuen damututa zegoela eta barkamena eskatu zien bere bi semeei.

Alabaina, Fiskaltzak eta bi akusazioek nabarmendu zuten frogatuta geratu dela auzipetuak bi emakumeak "libre izatea nahi ez zuelako" hil zituela, ez zuela buruko arazorik izan, bazekiela zertan ari zen eta biak nola hiltzen zituen ikustera behartu zituela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa