Gizartea -

EPAIKETA

Kote Cabezudok egin zizkion sexu gehiegikeriak deskribatu ditu biktimetako batek

Pasa astean lehen hiru salatzaileekin gertatu zen moduan, gaur ere ateak itxita izan da testigantza. Akusazio partikularrak egin du eskaria, emakumeen nortasuna gorde dadin.

Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Artxiboko irudia: EFE
Kote Cabezudoren aurkako epaiketa
Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Artxiboko irudia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Lurralde Auzitegian Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren aurka sexu-abusuak salatu zituzten beste bi emakumek deklaratu dute gaur goizean, eta horietako batek batek Cabezudok ustez egin zizkion sexu gehiegikeriak deskribatu ditu.

Pasa astean lehen hiru salatzaileekin gertatu zen moduan, gaur ere ateak itxita izan da testigantza. Akusazio partikularrak egin du eskaria, emakumeen nortasuna gorde dadin.

Mario Diaz abokatuaren hitzetan, asteburuan argitaratu diren hainbat artikulok berretsi dute kontakizuna lekukorik gabe egiteko erabakia. Aldi berean akusazioak eskatu du, emakumeak ez ditzatela behartu, beraiek agertzen diren irudi eta bideoak ikustera.Magistratuek onartu dute testigantzak ateak itxita egiteko eskaria beraz, akusazio partikularrak ordezkatzen dituen 14 emakumeren kontakizuna epaimahaiak baino ez du entzungo.

Gaur bi emakumek eman dute lekukotza, eta horietako batek Cabezudok ustez egin zizkion sexu gehiegikeriak deskribatu ditu. Cabezudok, baina, duela egun gutxi ukatu egin ditu bere aurkako salaketa guztiak. Epaiketak bihar jarraituko du, lekuko berrien deklarazioarekin.

Gogoratu, sexu-izaerako hainbat delitu leporatzen dizkiotela Cabezudori, bortxaketa, adin txikikoak galbideratzea eta intimitatearen aurkako delituak tartean. Hala, 121 urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak akusatuarentzat. Akusazio partikularraren eskaria, berriz, askoz handiagoa da, 2.400 espetxe-urte eskatzen baititu, ia 200 delitu leporatzen baitizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak