Gizartea -

Gipuzkoa

Hiru gazte atxilotu dituzte Irunen, tabernari bat jipoitzea eta konorte gabe uztea egotzita

Hainbat ostikada eman zizkioten langileari, horietako bat buruan, eta ospitalera eraman zuten. Erasotzaileak inguruan atxilotu zituzten. Erasoan pertsona gehiagok parte hartu ote zuten ikertzen ari da Ertzaintza.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gazte atxilotu zituzten atzo Irungo tabernari bat jipoitzea eta konorte gabea uztea leporatuta, Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak igandean, goizeko 08:00ak inguruan, gertatu ziren Anaka auzoan. Tabernako langileak establezimenduaren kanpoaldean garbitzen ari ziren bitartean, gazte talde batekin liskarra izan zuten. Erasotzaileek hainbat ostikada eman zizkioten biktimari, horietako bat buruan, eta konortea galdu zuen.

Bidasoaleko ospitalera eraman zuten. Konortea berreskuratu ostean, buruan egindako zauria josi egin zioten.

Ertzainek tabernaren inguruan topatu zituen ustezko erasotzaileak -bi mutil eta neska bat- eta atxilotu egin zituzten. Astelehen honetan eraman dituzte epailearen aurrera.

Erasoan pertsona gehiagok parte hartu ote zuten ikertzen ari da Ertzaintza.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Tabernak