Gizartea -

EPAIKETA

Kote Cabezudoren lau biktimak deklaratu dute epaiketaren bosgarren saioan

Gaurko saioa ere ateak itxita egin da, eta, ondorioz, komunikabideek ez dute aukerarik izan biktimen testigantza entzuteko.

Kote Cabezudoren epaiketaren lehen eguneko irudiak. EFE
Kote Cabezudoren epaiketaren lehen eguneko irudiak
Kote Cabezudoren epaiketaren lehen eguneko irudiak. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kote Cabezudoren kontrako epaiketaren bosgarren saioa egin dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Gaurkoan, lau biktimak deklaratu dute. Guztira, 16 emakumek jo dute auzitara, eta 32 delitu leporatzen dizkiote argazkilari donostiarrari, besteak beste, sexu-abusuak, adingabeak galbideratzea, iruzurra eta modeloen argazki biluziak haien baimenik gabe pornografia webguneetan argitaratzea.

Gaur goizeko saioa ere ateak itxita egin da, Mario Diaz abokatuak hala eskatuta. Kazetariak ezin izan dira ikustaldi-aretora sartu, eta ezin izan dituzte biktimen testigantzak entzun.

Salaketa jarri zuten 16 emakumeetatik hiruk ostegunean eman zuten euren lekukotza, eta beste bik atzo. Gehienak Cabezudok "behar bezala" informatu ez zituen kontratuak sinatu zituztelako eta haien argazki biluziak baimenik gabe zabaldu zituztelako jarri dute salaketa. Baina badira sexu-abusuak salatu dituztenak ere, eta horietako bik dagoeneko eman dituzte testigantzak epailearen aurrean.

Fiskaltzak 121 urteko kartzela zigorra eskatzen du akusatuarentzat. Akusazio partikularraren eskaria, berriz, askoz handiagoa da: 2.400 espetxe-urte eskatzen baititu, ia 200 delitu leporatzen baitizkio. Cabezudok, baina, bere aurkako salaketa guztiak ukatzen ditu.

Epaiketak bihar jarraituko du, lekuko berrien deklarazioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Epaiketak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak