Gizartea -
Heriotza mendian
Pirinioetan hildako mendizale gasteiztarraren gorpua berreskuratu dute
Atzo topatu zuten hilotz, baina eguraldia tarteko, ezin izan zuten bertatik atera. Helikopteroz Iruñera eraman dute, autopsia egiteko.
EITB Media
Pirinioetan, Hiru Errege Mahaian, hilda topatutako mendizale gasteiztarra gaur berreskuratu du Guardia Zibilak. Goizeko lehen orduan martxan jarri da erreskate taldea, eta eguraldiak hobera egin bezain azkar, helikopteroa gorpua zegoen lekura gerturatu ahal izan da. Iruñera eraman dute, autopsia egiteko.
Atzo aurkitu zuten hilotz, Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean. Asteartetik zegoen desagertuta, goizean abiatu zen Linzako aterpetxetik, eta iluntzerako itzuli ez zela ikusita, larrialdietako zerbitzuak ohartarazi zituzten eta berehala haren bila hasi ziren.
Orain autopsiak argitu du zer dela eta hil zen. Lehen hipotesien arabera, nekeak eta hotzak jota hil zen 40 urteko gizonezkoa.