Politika -

Memoria historikoa

Orain arte Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Juantxo Agirre Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak aurkikuntzaren berri emango dute asteazken honetan.

Begoñako Argia proiektuko lanak. Artxiboko irudia: EiTB Media
Begoñako Argia proiektuko lanak. Artxiboko irudia: EiTB Media
Begoñako Argia proiektuko lanak. Artxiboko irudia: EiTB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Juantxo Agirre Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak aurkikuntzaren berri emango dute asteazken honetan.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, aurkikuntza Begoñako Argia proiektuaren baitan egin du Aranzadik. Udalak diruz lagundutako egitasmoa da.

Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak, Asier Abaunza Hiri Plangintzako zinegotziak eta Lourdes Herrasti eta Anartz Ormaza Aranzadiko kideek Artolazabal, Aburto eta Agirre lagunduko dituzte aurkezpenean.

Aranzadi Elkarteko arkeologo talde batek, Gogora Memoria Institutuaren eta Bilboko Udalaren babesarekin, lanak hasi zituen 2021eko abenduan, Begoñako hilerrian lurperatutako Gerra Zibileko biktimak hobitik ateratzeko. Hilerria 2003tik itxita dago.

Bilboko Udalak gorpuzki guztiak lurpetik atera nahi ditu, tokia parke publiko bihurtzeko helburuarekin, Begoñako Argia proiektuaren baitan.

Bi eremuetako batean hasi dira lanean, eskuragarri dauden agirien arabera, Gerra Zibileko biktimak lurperaturik daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Bizkaia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa Gogora Institutuaren proiektuak