Gizartea -

Gaztelugatxeko Doniane

Gaztelugatxe, berriz irekita gaurtik aurrera

Bizkaiko uhartetxoa berriz irekita dago, behin mendi-hegala egonkortzeko lanak bukatuta. Neurketa-sistema bat instalatu dute sor daitezkeen mugimenduak monitorizatzeko eta lurra etengabe aztertzeko.

Gaztelugatxeko Doniene, Bermeon (Bizkaia). Argazkia: Tamara Garcia Mosquera
Gaztelugatxeko Doniene, Bermeon (Bizkaia).
Gaztelugatxeko Doniene, Bermeon (Bizkaia). Argazkia: Tamara Garcia Mosquera

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztelugatxeko Donianeko sarbidea (Bermeo, Bizkaia) gaur ireki dute berriro. Egunean gehienez 1.462 bisitari sartu ahalko dira, pandemiak ezarritako edukiera murrizketak kendu ondoren.

Gaztelugatxe zabalik dago berriro, mendi-hegala egonkortzeko lanak amaitu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi zuenez. Eremuan luizia izan zen 2021eko urtarrilaren 7an.

Hamabost hilabete hauetan, hobekuntzak egin dituzte mendi-hegalean, lur-mugimendu gehiago izan ez dadin. Hasieran, goiko aldean egin dute lan, Gaztelugatxerako bisiten segurtasuna handitzeko, eta, ondoren, lur gehien erori zen inguruan aritu dira lanean.

Neurketa-sistema bat ere instalatu dute sor daitezkeen mugimenduak monitorizatzeko eta lurra etengabe aztertzeko, segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Foru Aldundiaren arabera, ezarritako pertsona-kupoari dagokionez, turismoaren eta ingurumenaren babesaren arteko oreka bilatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bermeo Euskal herriak Bizkaia Turismoa Euskadi Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gaztelugatxe Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak