Gizartea -

ERASO MATXISTA

Berrizen neska gazte batek salatutako eraso matxista ikertzen ari da Ertzaintza

Astelehen arratsaldean ustezko erasogileak bikote ohiari, kalean, etxe-atarian eraso egin zion. Biktimak tratu txarrak salatu dituen lehen aldia da eta erasogilea auziperatu egin dute, baina ez atxilotu.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrizen (Bizkaia) neska gazte batek salatutako eraso matxista ikertzen ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailaren arabera. Astelehen arratsaldean ustezko erasogileak bikote ohiari, kalean, etxe-atarian eraso egin zion, lekuko batek azaldu duenez.

Herenegun ere errieta saioa izan zuten biek, baina kasu honetan biktimaren, emakumearen egungo bikotearen aurrean.

Emakumeak erasoa salatzerakoan babesa eskatu du. Biktimak tratu txarrak salatu dituen lehen aldia da eta ustezko erasogilea auziperatu egin dute, baina ez atxilotu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko titularrak Albisteak Mundu matxista Sexu erasoak Berriz Durangaldea azken ordukoa