Gizartea -

Elkarrizketa Egun on Euskadin

Bildarratz: "Zama handia genuen, eta orain posible da irribarreak ikustea"

Pandemiak baldintzatutako hirugarren ikasturtean emozionalki gogorra izaten ari zela esan du, horregatik, musukoa kentzeak zama kentzen lagundu du. Halere, zuhur agertu da Bildarratz, pandemia hor dagoelako. Bestalde, udara aurretik Hezkuntzaren erreformaren testu artikulatua prest egotea espero du.

Jokin Bildarratz, Egun On Euskadin, gaur. Argazkia: EITB MEDIA
Jokin Bildarratz, Egun On Euskadin
Jokin Bildarratz, Egun On Euskadin, gaur. Argazkia: EITB MEDIA

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Egun On Euskadin egindako elkarrizketa batean, esan duenez, "hirugarren ikasturte honetan zama (emozionala) bagenuen ikasleek, irakasleek eta gurasoek, orain maskara kendu izanak zentzu horretan laguntzen du, orain posible da ikaslegoaren, gazteen, ikasleen, irribarreak ikustea, beste egoera batean gaude, itxaropentsuago, baina beti kontuz pandemia hor dagoelako". 

Bestalde, Bildarratzek esan du errespetatu egin behar dela bakoitzaren hautua, egon ahal direlako maskara erabiltzen jarraitzeko erabakia hartzen duenik, "batzuk beldurrak izango dituzte, beste batzuk konplexuak, bakoitzak bere egoera izango du, eta errealitate hori errespetatzen lagundu beharra daukagu". 

Sailburuak arazo emozionalak ere izan ditu hizpide, "gazteei gertatzen ari zaiena, gizartean gertatzen ari dena da, tentsio handia eta ondoeza egon dira, eta ikastetxetan gertatu dena, gizartean ere gertatu da, eta zaindu beharra dago".

"Alde batetik formakuntza eman beharra dago eta dagoeneko ikasturte honetan 700-800 bat irakasleri eman zaie formakuntza. Orientazioaren ikuspegitik ere, sikologo eta hainbat profesionalen aldetik pausoak ematen ari dira eta Osasun Sailarekin lanean ari gara", azaldu du.

Hezkuntza Legearen erreforma

Legebiltzarrean onartutako oinarrizko testua "testu artikulatu bihurtzen ari gara, eta behin hori edukita, berriro hasiko gara alderdiekin eta taldeekin hitz egiten". 

"Testu artikulatua udara aurretik izatea nahiko genuke edukitzea, esanguratsua izan behar du, leiala izan behar du, Legebiltzarrak onartutako testuarekin eta kontraste bat egin behar da oinarrizko dokumentuarekin onartu zuteneki haien burua identifikatuta ikusten duten testu artikulatu horretan", azaldu du.

Legebiltzarreko ordezkariez gain, gainerako eragileekin ere entzute prozesuan jarraituko dutela esan du sailburuak. "Ikasturtea hasi zenetik 1.000 pertsona baino gehiagorekin bildu gara, eta biltzen jarraituko dugu". 

Udalen zeregina ere aipatu du Bildarratzek, bere ustean, "hezkuntza-sistemaren kanpoko denboran elkarlana behar da, adibidez, euskararen erabilera bultzatzeko orduan".

Gernikako bondardaketaren gaitzespena

Atzo Espainiako Gobernuak onartutako adierazpen instituzionalean, lehen aldiz, Gernikako bonbardaketaren gaitzespena egin izanak "nik uste errelato ofizala aldatzen duela", "gehien bat jarrera aldatzen duela, eta Espainako Gobernua lehen aldiz (ekitaldian) egotea" aurrerapauso garrantzitsua da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa LOMLOE hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal Eskola Publikoa bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egun on Euskadi Hezkuntzako albisteak 2024 Koronabirus-agerraldiak