Gizartea -

MAIATZAK 1

Lakuntza: "Prekarietatea amaitzea da gure sindikatuaren misio nagusia"

Langilearen Egunean Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Euskal Herrian ia milioi erdi langilek lan-baldintza oso txarrak dituztela salatu du: "prekarietatean ari dira lanean".

Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia, gaur, Radio Euskadin.
Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia, gaur, Radio Euskadin.
Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia, gaur, Radio Euskadin.

play icon 26:57

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prekarietatearen kontrako oihua zabalduko du gaur, Maiatzaren 1ean, ELA Euskal Herriko sindikatu nagusiak dozenaka herri eta hirietan antolatu dituen mobilizazioetan. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak salatu duenez, prekarietatea da egungo langileen arazo nagusienetakoa. Horren arabera,  milioi erdi langile baino gehiago baldintza oso txarretan ari dira lanean, eta, batez ere, emakumeak dira egoera hori pairatzen ari direnak.

Gauzak horrela, patronalari zuzendu zaio Lakuntza,  neurriak berehala har ditzan eskatzeko. Horren hitzetan, Espainiako Gobernuak onartu berri duen lan-erreforma indarrean dagoenetik izenpetu diren kontratu mugagabeen erdia "prekarioak" dira.

Krisi ekonomiko berri baten zantzuak gero eta nabarmenagoak diren honetan, soldatak igotzea premiazkoa dela uste du Lakuntzak. "Beharrezkoa da eta posible da", zehaztu du.

Entzun, hemen, elkarrizketa osoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea ELA Lana Langileen nazioarteko eguna Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sindikatuak