Gizartea -

Indarkeria matxista

20 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat egitea egotzita

Erasoa asteburuan jazo zen, Santa Luzia auzoan, eta ustezko erasotzailea astelehenean atxilotu zuten.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogei urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, asteburuan sexu eraso bat egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinaraz dutenez.

Atxiloketa astelehenean egin zuten, eta erasoa bezperan jazo zen, Santa Luzia auzoan.

Ertzaintzak ikerketaren berri eman dio dagoeneko Gasteizko goardiako epaitegiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Sexu erasoak