Gizartea -

SARIA

Gasteizko autobus elektriko adimendunari mugikortasun jasangarriari lotutako sari bat eman diote

Sariak banatzeko ekitaldia ostegun goizean egin da Madrilen, eta Gasteiz udalerri handien kategorian nagusitu da.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea sari banaketa ekitaldian. Argazkia: Gasteizko Udala
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea sari banaketa ekitaldian
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea sari banaketa ekitaldian. Argazkia: Gasteizko Udala

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko autobus elektriko adimendunak mugikortasun jasangarriari lotutako sari bat jaso du gaur goizean. Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Enpresak plataformak banatzen dituen sarietako bat eskuratu du, hain zuzen ere, udalerri handien kategorian.

Sariak banatzeko ekitaldia gaur goizean egin da Madrilen, eta Gorka Urtaran alkateak eta Maria Jose Ajuriaguerra Tuvisa Gasteizko autobus konpainia publikoko gerenteak parte hartu dute Gasteizen izenean.

100 hautagaitzak aurkeztu zituzten mugikortasun, eraldaketa eta berrikuntza proiektuak. Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Enpresak plataformak, besteak beste, mugikortasun-jardunbide eta ekimen egokiak nabarmendu nahi ditu, sektore publikoan zein pribatuan; kasu arrakastatsuak ikusarazteko, aldaketaren buru diren erakundeei lana aitortzeko, eta epe labur, ertain eta luzera eragin positiboak dituzten emaitzak sortzen lagunduko duten irtenbiderik onenak dinamizatzeko.

Saria jaso ondoren, Gorka Urtaran alkateak adierazi du Bus Elektriko Adimendunak, mugikortasuneko beste proiektu batzuekin batera, Gasteiz erreferente eta abangoardiako hiri gisa kokatzen duela berriro eremu horretan.

Duela gutxi, Europar Batasunak Gasteiz saritu du Hiri Adimentsu eta Klimatikoki Neutro gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Euskal hiriburuak Gorka Urtaran albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Garraio publikoa