Gizartea -

Saria

EBk Gasteiz saritu du Hiri Adimentsu eta Klimatikoki Neutro gisa

"Europak erreferentetzat eta eredugarritzat hartzen gaitu, eta aurrerapauso handi bat da gure hiria Europa abangoardian egoteko", gaineratu du. "Hemendik 2030era bitartean ehun hiri adimendun eta klimatikoki neutroak" izeneko EBren misioan parte hartuko du beste 99 hirirekin batera.

Autobus elektriko adimenduna Gasteizen
Autobus elektriko adimenduna Gasteizen
Autobus elektriko adimenduna Gasteizen

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak hautatutako ehun hirietako bat izan da Gasteiz, 2030ean neutraltasun klimatikoa lortzeko EBko biztanleen % 12 bizi diren hirietako bat, 360 milioi euroko proiektu baten barruan.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea arro agertu da Arabako hiriburuak lortutako onespenagatik eta horrela azaldu du Twitterren.

"Europak erreferentetzat eta eredugarritzat hartzen gaitu, eta aurrerapauso handi bat da gure hiria Europa abangoardian egoteko", gaineratu du.

Hautatutako hiriek, horien artean Bartzelonak, Madrilek, Valentziak, Valladolidek, Sevillak eta Zaragozak, Europako Batzordearen finantzaketa jasoko dute 2022an eta 2023an, besteak beste, mugikortasun garbia, eraginkortasun energetikoa eta hiri-plangintza jasangarria arloetan bide berritzaileak bilatzeko, Batzordeak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Bruselak hirietako trantsizio ekologikoa bizkortzea nahi du, hiriek kontsumo energetikoaren % 65 eragiten dutelako, karbono dioxidoaren % 70 askatzen dutelako eta europarren % 75 hartzen dituztelako.

Helburua da hiri-aglomerazio horiek hamarkada amaieran neutraltasun klimatikoa lortzea, hau da, udalerriko lurraldeak birxurgatu dezakeen CO2 soilik isurtzea, baina emisioen murrizketari lehentasuna emanda eta harrapatutako gasen % 20 gehienez jota, Europako iturriek adierazi dutenez.

Besteak beste, Porto, Anberes, Cork, Haga, Malmo, Bordele, Munich, Kranj, Pecs, Liberec, Aarhus, Tesalonika, Florentzia eta Parma daude zerrendan jasota, baita herrialde elkartuetako 13 herri ere, hala nola Albania, Israel, Erresuma Batua eta Turkia.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Twitterren idatzi duenez, "Europan, trantsizio berdea oraintxe ari da gertatzen. Eta beti dago aitzindarien beharra, are helburu handiagoak ezar ditzaten. Gaur, 2030erako klimatikoki neutroak diren 100 hiri adimendunetarako EBren Misioan parte hartuko duten hiriak iragarri ditugu. Bidea erakusten ari zaizkigu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Klima-aldaketa Europar Batasuna Gorka Urtaran Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Larrialdi klimatikoa Ekologia azken ordukoa