Gizartea -

IRAGARPENA

Eguzkia eta beroa, asteko protagonistak

21-26 ºC arteko maximoak izango dira astelehean, eta tenperatura 28 ºC-ra arte igoko da astearte zein asteazkenean.

Bizikleta baten itzala, eguzkitan, Iruñeko Gaztelu Plazan. Argazkia: EFE
Bizikleta baten itzala, eguzkitan, Iruñeko Gaztelu Plazan. Argazkia: EFE
Bizikleta baten itzala, eguzkitan, Iruñeko Gaztelu Plazan. Argazkia: EFE

E.J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguzki eta bero gogoz dagoenak udarako gero eta gutxiago falta dela sentituko du aste honetan. Astelehenetik asteazkenera arte zerua oskarbi edo laino gutxi batzuekin egongo da eta tenperatura altuak izango dira Euskal Herri osoan. Ostegunetik aurrera lainoak ere agertzen hasiko dira eta astea modu nahasian amai daiteke.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, astelehenean haizea noraezean ibiliko da, baina hegoaldeko ukituarekin. Horregatik, tenperaturak gora egingo du berriro eta maximoak 23 edo 24 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldean brisa sartuko du eta tenperaturaren igoera eten egingo da, kostaldetik hasita. Eguzkia nagusi izango da. Gauean goi-hodeiak ugarituz joango dira eta Pirinioetan bero-hodeiak garatuko dira.

Asteartean giroa eguzkitsua izango da berriro, baina zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira. Kostaldean behe-hodei batzuk ere ager daitezke. Barnealdean hego-haizea izango da nagusi. Egunaren hasieran kostaldean ere hegoaldeko haizea ibiliko da, baina goizean han haizeak ipar-mendebaldera egingo du; gero kantauri bailaretan ere aldatuko da. Tenperatura igoko da ia leku guztietan eta Gasteizen zein Iruñean 27-28 gradura iritsiko dira termometroak. Kostaldean, berriz, 24-25en bueltan geratuko dira.

Asteazkenean bezperako tenperatura izango da berriz ere, baina zerua lainotuago egongo da. Bero egingo du baina eguzkiak ez du horren gogor joko.

Ostegun eta ostiralean, eguzkia eta lainoa tartekatuko dira egun osoan eta tenperaturak behera egingo du, udaberriko balioetan geratuz, hori bai. Baliteke 20-23 ºC ingurukoak izatea.

eitb.eus-en Eguraldiaren iragarpenaren orrian duzue informazio guztia eta Eguraldia saiora ere bidal ditzakezue argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal herriko hondartzak Eguraldia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea