Gizartea -
Indarkeria matxista
3 urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati ukabilkada batez bere bikotekideari hagin bat apurtzeagatik
Erasotzailea 50 urteko iruindar bat da. Biktimari 10.300 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio eta zazpi urtez galarazita izango du harekin harremanetan jartzea.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroako Auzitegiak hiru urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati bere bikotekideari ukabilkada bat jo eta hagin bat apurtzeagatik. Erasotzailea Iruñeko bizilaguna da eta 50 urte ditu.
Horrez gain, biktimari 10.300 euro ordaindu beharko dizkio kalte-ordainetan eta zazpi urtetan galarazita izango du harengana hurbiltzea edo harekin harremanetan jartzea.
Epaiketan hasi aurretik, fiskalak bost urte eta hiru hilabeteko espetxealdia eskatzen zuen akusatuarentzat.
Gertakariak 2019ko urtarrilaren 4ko goizaldean jazo ziren. Eztabaida izan zuten kalean eta gizonak hormaren kontra bota zuen emakumea. Jarraian ukabilkada bat eman zion aurpegian, ezpainean zauria eraginez eta hagin bat hautsita.